Ariketa integratua (1):

· konfigurazio elektronikoa,

· taula periodikoa,

· lotura-motak,

· Lewis-en egiturak,

· substantzien ezaugarriak

Demagun bi elementu, batak Z=35 du, eta bestean, energia handien duen elektroiaren konfigurazioa da.

a. Elementuok Klasifikazio Periodikoan dituzten tokiak eta balentzia probableenak adierazi eta halaber zeinek duen ionizazio-potentzial handiena eta zeinek erradio atomiko handiena

b. Biak elkartzen badira, emango duten konposatuaren Lewis-en egitura eta ezaugarri makroskopikoak (fusio-puntua...) adierazi.

c. Z=35 duen elementuak oxigeno eta hidrogenoarekin ematen dituen konposatuen formulak, izenak eta perbromato anioiaren Lewis-en egitura.

Z=35 duen elementuari "A" izendatuko diogu eta besteari "B".

"A" elementuaren konfigurazio elektronikoa hau da: . Elementua, beraz, halogenoa da (bromo elementua) eta 17. taldean edo VIIA taldean eta 4. periodoan dago.

"A" elementuaren balentziak:

"B" elementuaren konfigurazio elektronikoa: . Elementua lurralkalinoa da eta 2. taldean edo IIA taldean eta 4. periodoan dago (kaltzio).

Metala da eta balentzia ionikoa +2 da. Balentzia kobaleneteetaz ezin da hitz egin.

"A" eta "B" elementuen ezaugarri periodikoak alderatzean (erradio atomikoa eta ionizazio potentziala edo ionizazio energia), bi faktore hartuko ditugu kontutan:

· elektroien azken maila: kasu honetan, azken maila berdina da; 4. maila.

· karga nuklear eraginkorra: "A" elementuarena +7 da eta "B" elementuarena +2.

Honen arabera, "A" elementuaren ionizazio-energia (lehen ionizazio-energia) altuagoa da eta "B" elementuaren erradioa handiagoa.

Bien arteko konposatua

Hona hemen bi elementuen Lewis-en egiturak:

Biak konbinatuz emango duten konposatua:

(kaltzio bromuro)

Lotura ionikoak sortu direnez, konposatu ionikoa da eta bere ezaugarriak ditu:

· fusio eta irakite puntu altuak

· ura eta disolbatzaile polarretan disolba daiteke (sare-energiaren balioa egokia bada)

· hauskorra

· korronte elektrikoa eroateko urtuta edo disolbatuta egon behar du

Konposatuen formulak, izenak eta Lewis-en egiturak

· Oxidoak. Bromo (I) oxido, bromo (III) oxido, bromo (V) oxido eta bromo (VII) oxido: .

· Azido hidrazidoa: hidrogeno bromuro edo azido bromhidriko

· Azido oxazidoak: azido hipobromoso, azido bromoso, azido bromiko eta azido perbromiko

Perbromatoaren Lewis-en konfigurazioa (erresonantzia formak daude):