15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:

Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:

1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).

2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)

5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

7. Karga formalak kontutan hartu

8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.

Azido hipokloroso

· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

4 elektroi kokatu dira; beste 10 elektroi falta dira.

· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik) Kloroaren atomoaren gainean 6 elektroi kokatu ondoren, beste 4 geratzen dira sartzeko.

· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

Itzuli