15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:
![]()
Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:
1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).
2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu
3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
7. Karga formalak kontutan hartu
8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.
Azido nitroso
· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
![]()
Hiru lotura, sei elektroi sartu ditugu. 12 falta dira sartzeko oraindik
· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
![]()
Elektroiak sartu ditugu; lehenengoz oxigenotan eta soberan dauden azken biak nitrogenoan.
· Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
Nitrogenoak ez du zortzikotearen araua betetzen. Elektroiak konpartituz:
![]()