15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:
![]()
Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:
1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).
2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu
3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
7. Karga formalak kontutan hartu
8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.
Karbono dioxido
· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
![]()
· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
Lau elektroi sartu ditugunez, beste 12 geratzen dira sartzeko
![]()
· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
· Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
Konfigurazioa aldatzen saiatu behar gara, zeren karbonoak ez du betetzen zortzikotearen araua: lau elektroi soilik ditu.
![]()