15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:
![]()
Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:
1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).
2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu
3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
7. Karga formalak kontutan hartu
8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.
Sufre (II) kloruro
· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
![]()
20 elektroitik 4 kokatu ditugu; beste 16 falta dira kokatzeko oraindik
· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
![]()
Falta diren 16 elektroitik, 12 kloroetan kokatzen ditugu; gehiago ezin dira kokatu zortzikote araua betetzen bait dute. Oraindik lau elektroi falta dira kokatzeko.
· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
![]()
Atomo guztiek betetzen dute zortzikote araua.
Itzuli