15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:

Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:

1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).

2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)

5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

7. Karga formalak kontutan hartu

8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.

Sufre dioxido

· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

Loturetan lau elektroi kokatu ditugu; 14 geratzen dira oraindik sartzeko.

· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)

12 elektroi sartu dira. Beste 2 elektroi falta dira kokatzeko oraindik

· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

· Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

Aurreko egituran oxigeno atomoetan betetzen da zortzikote araua baino sufrean ez. Hori lortzeko, oxigenoaren elektroi-bikote bat konpartitzen jarriko dira. Hori egitean bi aukera agertzen dira (erresonantzia egiturak), bi oxigeno atomo ditugulako:

Molekularen egitura erreala, bi aukera horien sintesia izango da.

Itzuli