15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:
![]()
Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:
1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).
2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu
3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)
4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
7. Karga formalak kontutan hartu
8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.
Sufre trioxido
· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

Sei elektroi sartu dira loturetan; beste 18 gehiago sartu behar dira.
· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)
· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu
· Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu
· Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.

Elektroi guztiak sartu dira. Sufrea atomoak ez du zortzikote araua betetzen; oxigeno baten elektroiak konpartituz lortuko da hori.
Hor daude idatzita hiru erresonantzia egitura.

Egitura hauek ez dira oso errealak, zeren sufrearen karga formala +2 da, aurrerago ikusiko dugunez. Egokiagoak izango dira karga formal txikiago duten egiturak, nahiz eta zortzikote araua ez bete -azken hau ez da garrantzitsua zeren sufreak "d" orbital hutsak ditu, zortzi elektroi baino gehiago sartzeko:
