15. Ondoko molekulen Lewis-en egiturak ondorioztatu:

Jarraituko ditugun urratsak (kasu askotan ez dira urrats guztiak eman behar, zeren azkena eman baino lehen jadanik amaituta izango dugulako) hauek dira:

1. Ioiak era independientean aztertu. (Gure kasuan ioirik ez dugu eta urrats hau pasako dugu).

2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)

5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

7. Karga formalak kontutan hartu

8. Lewis-en egitura baliokide edo ia-baliokide direnak identifikatu.

Ura

· Balentzia-elektroien kopurua:

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

8 elektroitik 4 sartu ditugu loturen bidez.

· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)

· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

Kasu honetan erdiko atomoari kokatzen zaizkio falta diren lau elektroiak, zeren hidrogenoak ezin ditu elektroi gehiago hartu.

Itzuli