17. Ondoko ioien Lewis-en egiturak ondorioztatu:

Zianuro anioia

· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu. (Atomoak nola kokatu ez badakigu, kontutan izan irizpide lagungarri hauek: a) hidrogenoak beti muturretan b) elektronegatibitate handiko atomoak kanporuntz)

Bi elektroi sartu ditugu, 8 falta dira sartzeko

· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik)

· Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

Lehenengoz nitrogenoan sartuko ditugu elektroiak, bere elektronegatibitatea handiagoa delako.

· Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

Karbonoak ez du zortzikotea osatzen; horretarako nitrogenoaren elektroiak loturetan konpartitzen jarriko ditugu:

Itzuli