Balentzia kobalentea edo kobalentzia

Lotura kobalentean zera gertatzen da: bi atomo ezberdinen orbital erdibeteak (elektroi bakar batekin, bien spinak antiparaleloak izanik, orbital batetan ezin bait dira spin berdineko bi elektroi sartu) gainezarri egiten dira, bi atomoen artean lotura sortuz.

Elementu baten balentzia kobalentea edo kobalentzia, elementu horrek era ditzakeen lotura kobalenteen kopurua (orbital erdibeteen kopurua) da.

Kobalentzia hori kalkulatzeko elementuaren Lewis-en egitura oso kontutan har daiteken tresna baliagarria da. Honela, berilio, boro eta karbono kasuetan:

"Promozionatuta" adierazten denean, maila bereko orbital ezberdinen artean elektroien jauziak, gehiago desparekatzeko, lotura emateko ahalmenak handituz, esan nahi da.

BIBLIOGRAFIA

ˇ "Kimika. Batxilergoa". (Giltza - Edebé taldea)