Energia eta egonkortasuna

Bi atomo hidrogeno hurbiltzen direnean, indar elektrostatikoak agertzen dira.

Hona hemen, bi irudietan bereiztuta, agertuko diren indarrak:

Hasiera batetan, badirudi erakarpen eta alderatze indarrak konpentsatu egingo direla. Hori gertatuko balitz momentu guztietan, ez litzateke loturarik eratuko.

Erakarpen-indarrak alderatzeak baino handiagoak izan beharko dute momenturen batean. Protoien arteko alderatze-indarren efektua indargabetu daiteke beraien artean elektroiak kokatzen badira.

Atomoak hurbilduko dira eta molekula osatuko dute. Behin lotura-distantziara iritsita, alderatze-indarrak garrantzitsuagoak dira eta ez da hurbilpen gehiago ematen.

BIBLIOGRAFIA

· "Chemistry. Structure and Dynamics". Spencer, Bodner, Rickard. (Wiley)