Molekulen geometriak eta hibridazioa
Metanoaren geometria
eta
hibridazioa
Metano molekulak forma tetraedrikoa du, irudian ikusten den bezala:

Kontutan harturik karbonoaren atomoan C-H loturetan parte hartzen duten orbitalak "s" (esferikoa) eta 3 "p" (beraien artean elkartzutak) direla, ez da erraza hori azaltzen.
Geometria molekularra azaltzeko, hibridazioaren teoria asmatu da.
Hibridazioa hitzak "orbitalen nahasketa" esan nahi du.
Kasu honetan, hidrogenoak lotura emateko hurbiltzean, "s" eta 3 "p" orbitalak nahastu edo fusionatu egiten dira lau orbital baliokide emanik, beraien artean tetraedro (lau orbitalak ahal den separatuen beraien artean) bat emanez, 109º-ko angelua eginez.
Lau lotura sinple ematen diren konposatuetan askotan ematen da hibridazio-mota hau eta, ondorioz, tetraedro baten geometria dute.
Etenoaren geometria
eta
hibridazioa
Lotura bikoitza ematen duten konposatuek, askotan loturen arteko angelua 120º-koak izaten dira, ondoko irudian ikusten den bezala:

Kasu honetan, karbono atomoan "s" eta 2 "p" orbital hibridatu egiten dira orbital hibridoak emanez eta beste "p" orbitala purua mantentzen da, lotura bikoitza emateko erabiliz.
Azetilenoa eta sp hibridazioa
Lotura hirukoitza ematen duten konposatuek, askotan loturen arteko angelua 180º-koak izaten dira, ondoko irudian ikusten den bezala:

Kasu honetan, karbono atomoan "s" eta "p" orbital bat hibridatu egiten dira sp orbital hibridoak emanez eta beste bi "p" orbitala purua mantentzen da, lotura hirukoitza emateko erabiliz.
hibridazioa
Zenbait molekuletan bost lotura sinple ematen dira eta konpartitutako 10 elektroi horiek sartzeko "s" orbital bat, 3 "p" orbital eta "d" orbital hibridatzen dira.
Fosforo pentafluoruroan, adibidez:

Posizio ekuatorialeko loturen artean 120º-ko angeluak daude eta lotura axialekin 90º-koa.
hibridazioa
Zenbait molekuletan sei lotura sinple ematen dira eta konpartitutako 12 elektroi horiek sartzeko "s" orbital bat, 3 "p" orbital eta 2 "d" orbital hibridatzen dira.
Sufre hexafluoruroan, adibidez:

Molekulak oktaedroaren forma hartzen du eta loturen arteko angeluak 90º-koak dira.
Zenbaki esterikoak
Molekula batek nolako geometria duen jakiteko, atomo zentralak duen zenbaki esterikoa hartu behar da kontutan.
Zenbaki esterikoak orbital hibridoen kopurua adierazten du.
Zenbaki esterikoak honelako ekuazioa du:

Hona hemen nola erlazionatzen diren zenbaki esterikoak eta hibridazio-motak:

Ura eta amoniako molekulen geometriak
Ura eta amoniako
molekulak duten zenbaki esterikoa 4 da eta
hibridazioa
dute.

Urak erabiltzen ditu bi orbital hibrido loturak emateko eta beste bi parekatutako elektroiak sartzeko.

Amoniako molekularen hiru orbital hibrido loturak emateko erabiltzen da eta bestea bere parekatutako elektroiak sartzeko
BIBLIOGRAFIA:
· "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)
. "EduChem" software-programa