Molekula eta ioi poliatomikoak eta Lewis-en egiturak

Balentzia-elektroiak bi eratakoak izan daitezke:

Atal honetan, molekulen irudikapen eskematikoa egiteko sistema bat garatuko dugu. Hortik ateratzen diren egiturak Lewis-en egiturak dira.

Lewis-en egituretan lotutako atomoak zeintzuk diren eta nola lotzen diren eta balentzia-elektroiak non eta nola kokatzen diren ikusten da.

Lewis-en egituraren oinarriak

Hauek dira Lewis-en egiturak idatzeko oinarriak:

· Balentzia-elektroiak soilik irudikatzen dira Lewis-en egituretan. Barneko mailetako elektroiak ez dira irudikatzen.

· Bi atomoen artean irudikatutako marra batek, bi atomoen artean konpartitutako bi elektroiak adierazten dute.

· Ikur baten ondoan irudikatutako puntu pareak parekatutako elektroiak adierazten dute.

Lewis-en egiturak idazteko prozedura orokorra

Edozein molekula edo espezie kimikoaren (ioiak barne) egitura idazteko, honako prozedura orokorra jarrai daiteke:

· Ioiak era independientean aztertu

· Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

· Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu

· Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu (H ezik, honek ezin bait ditu 8 elektroi izan azken mailan) · Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

· Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

· Karga formalak kontutan hartu

· Lewis-en egitura baliokide edo ia baliokide direnak identifikatu.

Jarraian arau bakoitza landuko dugu.

1. Ioiak era independientean aztertu

Ioi batek ez ditu beste ioi batekin elektroiak konpartitzen.

Lewis-en egituren ikuspuntutik, ioi bakoitza espezie kimiko berezia da.

Hau da, espezie ioniko batek gutxienez bi Lewis-en egiturak izango ditu: bat katioiarentzat eta bestea anioiarentzat.

2. Balentzia-elektroien kopurua kalkulatu

Kopuru totala kalkulatu behar da. Hona hemen aurreko kasuan (amonio katioi eta sulfato anioiarentzat):

3. Elementuak lotura sinpleen bidez elkartu

Atomoen artean lotura sinpleak (hau da, binaka elektroi konpartiturik) eraikitzen dira.

Lotzeko atomo asko daudenean, ez da erraza izaten nola lotzen diren atomo hauek, baina arau batzuk eman daitezke:

a. hidrogenoak mutur batetan, lotura bakarra ematen dutelako.

b. beste kasutan, elektronegatibitate handiko elementuak kanporuntz kokatzen dira eta txikiagokoak barneruntz

c. formuletan idazten ordena, askotan loturetan ematen dena da

Hona hemen gure kasuan zer marraztuko genukeen:

4. Parekatutako elektroi-bikoteak kanpoko atomoetan kokatu

Honela, kanpoko atomoetan zortzikote araua aplikatzen dugu.

Amonio katioian elektroi guztiak ipinita daude jadanik; sulfatoan beste 24 elektroi sartu behar dira.

5. Geratu diren elektroi-bikote parekatuak barneko atomoetan kokatu

Gure kasuan elektroi guztiak ipinita daude eta ez daude gahiago sartzeko.

6. Barneko atomoen elektroien konfigurazioak egokitu

Batzutan, barneko atomo batek ez ditu zortzi elektroiak (zortzikote araua): sartzeko dauden elektroiak arau hori betetzen erabiliko genituzke.

Eman dezagun urearen kasua:

Elektroi guztiak kokatu ondoren, karbonoak (barneko atomoa) sei elektroi soilik dituela ikusten dugu. Beste biak lortzeko eta zortzikotea osatzeko, oxigenoaren elektroi-bikote bat konpartitzen jartzen dugu.

7. Karga formalak kontutan hartu

Molekula barnean egon daiteken karga elektrikoen banaketa aztertzeko, honako ekuazioa erabiliko da:

atomoaren karga formala = atomo neutroaren balentzia-elektroiak - atomoaren elektroiak Lewis egituran

Atomoaren elektroiak Lewis-en egituran kontatzeko, konpartitu gabeko elektroi guztiak kontatzen dira eta konpartitutakoaren (loturakoak) erdia (hau da, lotura bakoitzatik elektroi bat).

8. Lewis-en egitura baliokide edo ia baliokide direnak identifikatu

Azter dezagun nitrato ioiaren egitura:

BIBLIOGRAFIA:

· "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)