Lotura ionikoak: ariketak

1. Ondoko elementuen zenbaki atomikoa kontuan hartuta, bakoitzak maila kanpokoenean zenbat elektroi dituen adierazi: karbonoa (Z=6), nitrogenoa (Z=7). oxigenoa (Z=8) eta kloroa (Z=17).

Horietatik bakoitzak zortzikote elektronikoa lortzeko zenbat elektroi lortu behar dituen adierazi.

Ebazpena

2. Helio, neon, argon, kripton, xenon eta radon gas nobleen egitura elektroniko osoa idatzi, zenbaki atomikoak, hurrenez hurren, 2, 10, 18, 36, 54 eta 86 direla kontutan hartuta. Egituran oinarrituta, justifikatu zergatik diren hain egonkor.

Ebazpena

3. kanpo-egitura elektronikoa ere bereziki egonkorra da.

Ebazpena

4. Bi atomo edo ioi lotura kimikoaren bitartez biltzeko elkarrengana hurbiltzean, indar aldaratzaileak zergatik agertzen diren arrazoitu.

Ebazpena

5. Ondoko ioien egitura elektronikoak idatz itzazu:

Ebazpena

6. Ondoko kasu bakoitzean, lorturiko ioien formazio-erreakzioak idatz itzazu:

Atomo neutroaren egitura elektronikotik abiatuta, ioien eraketa justifikatu.

Eraturiko egitura elektroniko bakoitza zein gas nobleari dagokion adierazi, eta halaber, elementu bakoitzaren balentzia ionikoa.

Ebazpena

7. Ondoko ioi-bikoteak elkartzean, lortzen diren konposatuen formula enpirikoak idatzi eta izendatu:

Ebazpena

8. Potasioz eta oxigenoz osaturiko konposatu ionikoaren formula zein izan beharko litzatekeen arrazoitu ezazu. Kontutan hartu:

Ioien eraketaren eta bilduraren eskema irudika ezazu

Ebazpena

9. Ondoko esaldiaren esanahia azal ezazu: ZnS formuladun konposatuaren ioien koordinazio-indizea 4 da.

Ebazpena

10. Magnesio oxidoaren (MgO) sare-energia -3890 kJ/mol da. Datu horrek duen esanahi esperimentala azaldu.

Ebazpena

11. A+ katioi baten eta B- anioi baten artean konposatu ioniko bat eratzen bada, arrazoitu nola aldatuko litzatekeen sare-energia ondoko aldaketak sartuko balira:

Ebazpena

12. Potasio kloruro eta potasio ioduro izeneko konposatuek ondoko sare-energiak dituzte: -699 eta -632 kJ/mol, hurrenez hurren. Azaldu zergatik duen lehenak sare-energia baxuagoa, eta adierazi zein izango den egonkorrena.

Ebazpena

13. Sodio kloruroaren sare-energia kalkulatu ondoko datuak kontuan hartuta. Born-Haber-en zikloa erabili eta eskema baten bidez adierazi.

Ebazpena