Lotura sinple eta anikoitzen interpretazioa, hibridazioen ikuspuntutik

Etano ( ) molekularen eraketa

Honela interpretatzen da: karbono bakoitzaren hibridazioa da, orbital hibrido bakoitzean elektroi bat egonik eta inguratzen zaizkio lau atomo (hiru hidrogeno eta beste karbono bat).

Hibridazio-mota azaltzeko eta orbital hibrido bakoitzean zenbat elektroi dauden hobeto ikusteko, hona hemen taula hau:

Karbonoaren orbital hibrido eta hidrogenoen artean eta bi karbono orbital hibridoen artean emango dira loturak, eta orbital hibrido hauek sortzean angeluak 109º-koak direnez, loturen arteko angeluak balio hori izango dute.

C - C eta C - H lotura guztiak loturak dira; lotura-mota honen ezaugarria, atomo baten biraketa bestearekiko posible dela da.

Eteno edo etileno ( ) molekularen eraketa

Honela interpretatzen da: karbono bakoitzaren hibridazioa da, orbital hibrido bakoitzean elektroi bat egonik eta p orbital bat hibridatu gabe (bere elektroiarekin baita) geratzen da; karbono atomo bakoitzari inguratzen zaizkio bi atomo hidrogeno eta karbono atomo bat; bi karbonoen artean lotura bikoitza ematen da:

lehenengo lotura orbital hibridoen elektroiak konpartituz eta bigarrena hibridatu gabe geratu den p orbitalen elektroiak konpartituz.

Hibridazio-mota azaltzeko eta orbital hibrido bakoitzean zenbat elektroi dauden hobeto ikusteko, hona hemen taula hau:

Ematen den hibridazio-mota honegatik, 120º-ko angelua emango da loturen artean.

C - H lotura guztiak loturak dira; C=C lotura bikoitzaren lehena (orbital hibridoen artean eman dena) da eta bigarrena (p orbitalen artean ematen dena) lotura da: lotura-mota honen ezaugarria, atomo baten biraketa bestearekiko oztopatzen duela da.

lotura honek ez du uzten molekulan karbono bat bestearekiko biratzen. Honen garrantzia ikusteko, kontutan hartu bi molekula hauek ezberdinak direla:

Etino edo azetileno ( ) molekularen eraketa

Honela interpretatzen da: karbono bakoitzaren hibridazioa sp da, orbital hibrido bakoitzean elektroi bat egonik eta bi p orbital bat hibridatu gabe (bere elektroiarekin baita) geratzen da; karbono atomo bakoitzari inguratzen zaizkio atomo hidrogeno eta karbono atomo bat; bi karbonoen artean lotura hirukoitza ematen da:

lehenengo lotura orbital hibridoen elektroiak konpartituz, bigarrena eta hirugarrena hibridatu gabe geratu den p orbitalen elektroiak konpartituz.

Hibridazio-mota azaltzeko eta orbital hibrido bakoitzean zenbat elektroi dauden hobeto ikusteko, hona hemen taula hau:

Ematen den hibridazio-mota honegatik, 180º-ko angelua emango da loturen artean.

Molekula honetan, karbonoen artean lotura bat dago eta bi lotura.

BIBLIOGRAFIA

· "Estructura atómica y enlace químico". Jaume Casabó. (Editorial Reverté)