Loturen ezaugarriak
LOTURAREN ORDENA
Lewis-Gillespie teoriaren arabera, loturaren ordena lotura horretan parte hartzen duten elektroi-bikoiteen kopurua da.
Definizio horri jarraituz, lotura sinplea dugunean, ordena 1 izango da normalean, lotura bikoitza dugunean ordena 2 izango da eta hirukoitza dugunean ordena 3 izango da.
Hona hemen adibide batzuk:

Molekula poliatomiko
batetan, lotura bakoitzak bere ordena dauka. Horrela
molekulan
C=C loturaren ordena 2 da eta C-H loturena, berriz 1.
Zenbait kasutan Lewis-en egitura egitean erresonantzia agertzen da eta kasu hauetan zailagoa da ordena kalkulatzen.
Honela, perklorato ioiaren erresonantzia-egiturak hauek dira:

Kasu honetan kalkulua erraza da zeren lau erresonantzia-egiturak baliokideak dira eta ioi perkloratoan duten partaidetza berdina izango dute.
Kasu honetan lotura-ordena honela kalkula daiteke:
![]()
zeren edozein lotura kontutan harturik, lau erresonantzia egituratik hirutan lotura bikoitzarekin agertzen da eta behin lotura sinplearekin.
LOTURA-LUZERA
Molekula diatomiko homonuklearretan (bi atomo berdinak) atomoaren erradio kobalentea loturaren distantziaren balio erdia bezala defini daiteke.
Hona hemen zenbait balio:

Taularen balioak kontutan hartuz, H eta Cl atomoen erradio kobalenteak 0,37 A eta 1,00 A dira hurrenez hurren. Horren arabera, H-Cl loturaren luzera 1,37 A litzateke, baina taulan ikusten denez, 1,27A da.
Lewis-Gillespie teoriaren arabera, lotura kobalentea sortzen da elektroi-bikotea konpartitzean; horretarako orbital atomikoak solapatu (neurri batetan elkarrekin fusionatu) egin behar dira.
Hona hemen erradio kobalenteen zenbait balio interesgarri:

Ikusten denez, atomoaren erradio kobalentea txikitzen da lotura-ordena handitzen den neurrian.
LOTURA-ENERGIA
Molekula baten disoziazioak energia behar du. Horrela, hidrogeno molekula bere atomoetan banatzeko:
![]()
104 kkal eman behar dira mol bakoitzeko (kkal unitatetik kJ unitatera pasatzeko 4,18-gatik biderkatu behar da).
Lotura anikoitzak apurtzeko lotura sinpleak apurtzeko baino energia gehiago eman behar da. Hona hemen karbonoaren kasua:

Ikusten denez, sigma loturak pi loturak baino energia gehiago eskatzen du apurtzeko.
LOTURAREN POLARITATEA
Loturetan konpartitutako elektroi-bikotea ez dago berdin konpartituta; atomo elektronegatiboenak gehiagotan izango ditu elektroi horiek bere alde. Hona hemen hori adierazteko dauden bi modu:
![]()
MOLEKULEN POLARITATEA
Molekula atomiko hmonuklearrek lotura kobalente apolarra dute, hau da molekulan ez da bereizten alde positibo edo negatiborik.
Molekula atomiko heteronuklearretan loturak polarrak dira, zeren bi atomoen elektronegatibitateak ezberdinak izango dira.
Baina nahiz eta molekula baten loturak polarrak izan molekula bera polarizatua dagoen ala ez (polarra den ala ez) jakiteko, lotura bakoitzaren momentu polarraren batuketa bektoriala egin behar da
BIBLIOGRAFIA
· "Estructura atómica y enlace químico". Jaume Casabó i Gispert. (Reverté)
· "Kimika. Batxilergoa". (Giltza-Edebé taldea)