Metalen
aktibitatea
- Taula periodikoaren
periodo edo zutabean zehar desplazatuz, ezaugarri fisiko eta kimikoetan ematen
diren aldaketak pixkanakakoak dira.
Ondorioz, periodo
batetan ematen den aldaketa izaera metaletik ez-metalara ere pixkanaka emango
da.
- Metalek ionizazio-energia
txikia dute eta erraza da bere atomoetatik elektroiak erauztea. Ez-metalek,
aldiz, ionizazio-energia handia dute eta ez da erraza elektroiak kentzea.
- Taula periodikoaren
periodo batetan izaera metalikoa ezkerreruntz handitzen da (ezkerrekoek dute
izaera metaliko handiagoa)


- Taula periodikoaren
talde batetan beheruntz desplazatuz ere izaera metalikoa handitzen da. Har
dezagun metalak eta ez-metalak dituen talde bat eta garbi ikusiko dugu tendentzia
hori.
- Taula periodikoan
dauden metalek ez dute erreaktibitate berdina (erreakzio kimikoak emateko
joera). Izaera metalikoa handiagoa duten elementuak erreaktiboagoak dira,
errazago ematen dute erreakzio kimikoak
Metalen erreaktibitatea
eta erabilpena kontutan harturik, lau mota hauetan sailka daitezke:
- METAL AKTIBOAK.
Alkalinoak (Li, Na, K, Rb, Cs) eta lurralkalinoak (Ca, Sr, Ba) dira hauek.
Metal hauek oso erraz konbinatzen dira aireko oxigenoarekin eta urarekin baita.
Hori dela eta, metal hauek gordetzeko likido inertetan murgildu behar dira.
- AKTIBITATE
GUTXIAGOKO METALAK. Metalak: Mg, Al, Zn, Mn. Hauek, aurrekoak baino zertxobait
inerteagoak (aktibitate txikiagoa) dira. Ez dute urarekin erreakzionatzen
(25ēC-tan) baina azidoekin erraz erreakzionatzen dute. Erabilpen anitza dute
metal hauek. Aluminio eta magnesioak, adibidez, edariak gordetzeko erabiltzen
dira; baina freskagarriek duten osagai azidoa dela eta, plastikoz estali behar
dira ontzi hauek.
- METAL ESTRUKTURALAK.
Metalak: Cr, Fe, Sn, Pb, Cu. Azido sendoekin soilik erreakzionatzen dute hauek.
- AKTIBITATE GUTXIKO
METALAK. Metalak: Ag, Au, Pt. Egoera normalean hain inerteak direnez, bitxiak
egiteko erabiltzen dira.
BIBLIOGRAFIA:
ˇ "Chemistry. Structure
and Dynamics". Spencer, Bodner, Rickard. (Wiley)