Molekulak, Lewis-en notazioa eta zortzikotearen araua
Zerk erabakitzen du elementu batek lotura kobalenteak ematea ala ez? Zenbat lotura ematen ditu elementu batek? Horrelako galderen erantzunak askotan zortzikotearen arautik dator.
Elementu batek zenbat elektroi konpartitu "nahi" dituen ulertuz, molekulak nola eratzen diren hobeto ulertuko dira.
Lewis-en notazioa
G. N. Lewis kimikariak sistema bat sortu zuen loturak era sinplean adierazteko. Lewis-en notazioa edo Lewis-en diagrama deitzen zaio era horri.
Lewis-en notazioa, atomoaren balentzia-elektroiak (azken mailako elektroiak) adierazteko erabiltzen da.
Hona hemen 2. periodoko elementuen Lewis-en diagramak:
![]()
Agertzen diren elektroiak (puntuak) parekaturik ala desparekaturik egon daitezke.
2. periodoko elementuen diagrama horiek hirugarren periodokoentzat ere betetzen da, zeren azken mailako elektroien konfigurazioa antzekoa dute.
Lewis-en notazioaren bitartez, loturak nola eratzen diren era errazean irudikatuko ditugu.
Lotuak nola sortzen diren. Zortzikotea osatzen.
Azter dezagun fluoroaren kasua. Fluoroak 7 balentzia-elektroi ditu, parekatuta eta desparekatuen artean.
![]()
Hona hemen nola irudika daiteke lotura kobalentea Lewis-en diagramaren bitartez:
![]()
Lotura eman ondoren, fluoro atomo bakoitzaren inguruan zortzi elektroi daude (sei atomoarenak soilik eta bi konpartituak); hau da, zortzikotearen araua betetzen da.
Hona hemen beste konposatu baten loturak nola adierazten diren Lewis-en diagramen arabera.

Lotura anikoitzak
Batzutan atomoen artean elektroi-pare bat baino gehiago konpartitu daiteke.
Hona hemen adibide batzuk:

BIBLIOGRAFIA
· "Introductory Chemistry. A Conceptual Focus". Steve Russo, Mike Silver. (Addison Wesley Longman)