Molekulen polaritatea
LOTURAREN POLARITATEA
Bi molekula sinple
aztertuko dugu lehenengoz:
eta
HF.
Bien artean dagoen diferentzia nagusi bat loturaren izaera da. Hidrogeno molekulan loturak elektroien konpartizio berdina (bi hidrogeno atomoen artean) adierazten du. HF molekulan, berriz, elektronegatibitate diferentzia dela eta (hidrogenoak 2,1 eta fluoroak 4) lotura kobalente polarra egongo da.
Elektroi-bikotearen
konpartizioa ezberdina denez, gehiagotan egongo dira fluoro atomoaren inguruan
eta molekulan karga partzial negatiboa
agertuko
da elektronegatibitate handiko aldean eta karga partzial positiboa
elektronegatibitate
txikiagoa duen atomoaren inguruan.

Bi molekula horien arteko diferentziak garbi ikusten dira molekulak eremu elektrikoan sartzen direnean.

Hidrogeno molekuletan eremu elektrikoak ez du eraginik eta ez dira modu jakin batean antolatzen, edozein modutan orientatzen dira.

HF molekuletan egoera ezberdina da.
Molekularen fluoroaren aldea karga partzial negaiboa du eta plaka positibo aldera orientatuko da; hidrogeno aldea, berriz, partzialki positiboki kargatuta dago eta negatiboki kargatutako plakaren aldera orientatuko da.
Portaera hori dela eta, HF bezelako molekulei "polarrak" deitzen zaie.
Loturaren polaritatea adierazteko modua, karga partzial positibotik negatibora doan geziaren bidez da.
![]()
Askotan geziaren luzera polaritatearen magnitudea adierazteko erabiltzen da: gezi luzeagoa polaritate (edo momentu dipolarra) handiagoa adierazten du.
MOLEKULAREN POLARITATEA
Zer gertatzen da lotura bat baino gehiago duen molekula batekin?
Har ditzagun bi kasu: ura eta dikloroazetilenoa.
Bietan lotura polarrak daude: O-H lotura eta C-Cl loturak polarrak dira.

Baina polarrak al dira molekulak? Hori jakiteko, lotura bakoitzaren polaritatea bektore gisa landu behar da eta erresultante edo ordezkaria nolakoa den aztertu.
Uraren kasuan erresultantea bektore bat izango da eta molekula osoak momentu dipolarra edo polaritatea duela esan daiteke; molekula polarra da beraz.
Baina dikloroazetileno molekulan momentu dipolarra adierazten duten bi bektoreak kantzelatu egiten dira eta ordezkari nulua da; molekularen momentu dipolarra nulua da eta molekula osoa apolarra da.
Ikusten denez, molekularen polaritatea aztertzean oso garrantzitsua da molekularen geometria kontutan hartzea.
BIBLIOGRAFIA
· "Introductory Chemistry. A Conceptual Focus". Steve Russo, Mike Silver. (Addison, Wesley, Longman)