31. Ondoko molekula bakoitzean forma geometrikoa arrazoitu: SO2, SO3, S2C, HCN. Momentu dipolar erresultanterik duten ala ez arrazoitu. Egonez gero, adieraz ezazu.
Anhidrido sulfuroso (sufre dioxido) molekularen Lewis-en egitura eta hibridazioa kontutan harturik, molekula polarra izango da.

Anhidrido sulfuriko (sufre trioxido) molekularen hibridazioa berdina da eta kasu honetan loturen polaritatea kantzelatu egiten da eta molekula apolarra da.

Karbono disulfuroaren molekulan karbonoaren hibridazioa sp da eta 180º-ko angeluak sortuko dira eta molekula lineala da. Nahiz eta loturak polarrak izan molekula apolarra da.

Azido zianhidriko molekula polarra da:
