Lotura eta molekulen polaritatea: ariketak

23. Azal ezazu zergatik HCl molekula polarra den eta kloro molekula, ostera, ez.

Ebazpena

24. Ordena itzazu ondoko loturak polaritate hazkorraren arabera, elementuen elektronegatibitatea kontuan hartuz: P-S, P-Cl, Si-F, K-F, I-I, C-I. Lotura bakoitza ioniko, nahiko ioniko, zerbait ioniko edo kobalente huts moduan kalifikatu.

Ebazpena

25. Bigarren periodoko elementu bakoitzarekin fluoroak eratzen dituen loturak kontsideratu: Li-F, Be-F, B-F, C-F, N-F, O-F, F-F. Bakoitzaren elektronegatibitate-diferentzia determinatu. Lotura horien izaera ioniko, oso ioniko, zerbait ioniko edo kobalente huts moduan kalifikatu. Aldaketa erregularrik behatzen baduzu, azal ezazu.

Ebazpena

26. Ondoko elementu neutroen konfigurazio elektronikoak emanda, konposatu posibleen formulak deskribatu eta lotura-mota nagusiak adierazi, ondoko eran konbinatzen direnean: a) AC b) BD

Ebazpena

27. Ordena itzazu ondoko molekulak, loturaren polaritatearen ordena hazkorraren arabera: BrCl, Br2, BrF, BrI.

Ebazpena

28. BeH2 molekulak bi lotura polarizatu ditu baina ez da dipolo molekularra. Molekula eta momentu dipolarrak irudikatu. Azaldu zergatik ez den dipolo bat.

Ebazpena

29. Ordena itzazu ondoko molekulak, polaritate hazkorraren arabera: H2Se, H2S, H2O, H2Te. Momentu dipolarrak irudikatu.

Ebazpena

30. Ondoko molekula bakoitzean momentu dipolarrik egongo den ala ez arrazoitu. Momentu dipolarrak irudikatu: IBr, BF3 (triangeluar laua), CH2Cl2 (tetraedrikoa), CH4 (tetraedrikoa).

Ebazpena

31. Ondoko molekula bakoitzean forma geometrikoa arrazoitu: SO2, SO3, S2C, HCN. Momentu dipolar erresultanterik duten ala ez arrazoitu. Egonez gero, adieraz ezazu.

Ebazpena