Susbtantzien propietateak: ariketak
41. Ordenatu ondoko konposatu ionikoak fusio-puntu hazkorraren arabera:
![]()
Egindako ordenamendua justifikatu.
42. Ondoan aipatzen diren konposatu ionikoen bikoteak emanda, bikote bakoitzean zein konposatuk duen fusio-punturik altuena adierazi:
a) sodio fluoruroa ala potasio ioduroa
b) magnesio oxidoa ala sodio kloruroa.
43. Konposatu ioniko baten disoluzio-beroa kalkulatu, konposatu horren sare-energia -650 kJ/mol dela eta solbatazio -865 kJ/mol dela jakinik.
Disoluzioaren tenperatura altxatuz, disolbagarritasuna handiagoa izango den ala ez arrazoitu.
44. Ondoan aipatzen den prozesu bakoitza, aldaketa energetiko hauekin erlazionatu: ionizazio-energia, eraketa-entalpia, sare-energia eta solbatazio-beroa:

45. Honako irakite-puntu hauetariko bakoitza 1280ºC, 1505ºC eta 2850ºC, ondoko zein konposaturi dagokion arrazoitu: kaltzio oxidoa, potasio fluoruroa, zesio ioduroa. Erantzuna arrazoitu.
46.
Silizio karburoa, SiC, karborundo izenekoa, substantzia oso gogorra da, fusio-puntu
altukoa eta urragarri edo abrasibo moduan erabilia. Silizio tetrakloruroa,
, likido hegazkorra da. Bakoitzaren egituran oinarrituta, substantzia bakoitzaren
propietate horiek azaldu.
47. Azaldu substantzia baten gogortasunaren esanahia. Substantzia kobalente atomikoak zergatik diren gogorrak, eta molekularrak zergatik diren bigunak azaldu.
48. Eztainu tetrafluoruroa baldintza estandarretan, irakite-puntu baxuko likidoa da. Adierazi konposatu ionikoa ala kobalentea den. Azken kasu horretan, molekularra ala atomikoa den.
49.
-a
baldintza estandarretan gasa da,
-a,
aldiz, solido oso gogorra. Azal itzazu desberdintasun horiek, karbonoa eta silizioa
Sistema Periodikoaren talde berean dauden arren.