Zortzikote elektronikoaren araua eta balentzia-mailako elektroiak
Zortzikote elektronikoaren araua
G. N. Lewis-ek, elementu adierazgarrien kimika aztertzean, azken mailan 8 elektroi izan arte elektroiak galduz edo irabaziz jokatzen zutela aurkitu zuen. Lewis-en aurkikuntza honi zortzikote elektronikoaren araua deitu zitzaion.
Arau hau bere kontestuan baloratzeko hona hemen datu historiko bat: arau hau Thomson-en elektroiaren aurkikuntzatik 5 urtetara egin zen, Rutherford-en eredua baino 9 urte lehenago.
Atomo baten azken mailako elektroiak, balentzia-mailako elektroiak direla esaten da, eta elektroi hauek erabakitzen dute atomo baten lotura-kopurua.
Balentzia mailako elektroi hauek izan daitezke galduak ala irabaziak erreakzio kimiko batetan, eta bere kopurua azken mailan dauden elektroiak kontutan hartuz jakin daiteke.
Atomoen konfigurazio elektronikoetan, beterik dauden "d" eta "f" orbitalak, ez dira kontatzen balentzia mailako elektroi gisa.
Hona hemen galioaren egitura elektronikoa:
![]()
kasu honetan "3d" orbitalak beterik daude eta ez dira kontatzen balentzia mailako elektroi gisa. Galioak, beraz, 3 balentzia-elektroi izango ditu.
BIBLIOGRAFIA
· "Chemistry. Structure and Dynamics". Spencer, Bodner, Rickard. (Wiley)