Zortzikote arauaren salbuespenak
Zortzikote araua bi aspektu hauetan oso lagungarria da:
· alde batetik, loturak emateko elementu baten ahalmena aurresateko balio du
· eta bestetik Lewis-en egiturak idazteko balio du.
Baina arau hau ez da beti betetzen; 2. periodoan askoz hobeto betetzen da, baino 3. periodo eta aurreragoko elementuek ez dute askotan betetzen.
Hauek dira zortzikote arauaren salbuespen garrantzitsuenak:
1. bigarren periodoko elementu batzuk (boroak, adibidez) ez dute zortzikotea osatzen eta elektroi gutxiagorekin geratzen dira.
2. hirugarren periodokoak (esate baterako, kloroa, sufrea eta fosforoa) eta altuagokoak zortzi elektroi baino gehiago izan dezakete, "d" orbitalak dituztelako
3. beste molekula batzuk elektroi-kopuru bitxia dute
8 elektroi baino gehiagoko kasuak
Zortzikote arauaren oinarri nagusia, atomoaren "s" eta hiru "p" orbitalak betetzeko zortzi elektroi behar direla da. Baina 3. periodotik aurrera, atomoek "d" orbitalak ere badituzte, elektroi gehiago har dezakete.
Horrela, fosforoak kloroarekin konbinatzen denean fosforo pentakloruro eman dezake eta konposatu honetan fosforoak 8 elektroi baino gehiago izango ditu konpartizioaren bidez:

Osagabeko zortzikotea
Elementu batzuk (p zutabetako hasierakoak) ez dute betetzen zortzikotea loturak ematerakoan, elektroi-kopuru nahikoa ez dutelako.
Horrela, boro trifluoruro konposatuan boroak zei elektroi ditu konpartizioaren arabera:

Elektroi-kopuru bitxia duten molekulak
Molekula batzuk ez dute zortzikotea osatzen eta gerta daiteke elektroi-kopuru bakoitia osatzea. Kasu garrantzitsu bat oxido nitrikoa da:
![]()
BIBLIOGRAFIA:
· "General Chemistry". P.W. Atkins, J.A. Beran. (Scientific American Books)