Oreka kimikoa: ariketak

1. Ondoko erreakzioaren 100ºC-tako orekan:

Kp=0,772 balorea neurtu da. Erantzun, arrazonatuz:

a) Zeintzuk izango diren orekako kontzentrazioak, baldin hasieran, 10 litroko ontzi batean, H2-zko 2,0 mol badaude eta CO2-zko 2,0 mol badaude.

b) Zeintzuk izango dira erreaktiboen kontzentrazio berriak baldin, behin oreka lortu ondoren, nahasteari 0,5 mol H2 gehiago sartzen bazaizkio.

Ebazpena

2. orekarentzat, Kc-ren balorea 54,8 da 425ºC-tan. Erantzun arrazonatuz:

a) Zeintzuk izango diren erreaktiboen kontzentrazioak baldin tenperatura horretaraino eta 500 mL-ko ontzi batean 0,600 mol HI berotzen badira.

b) Behin aurreko oreka lortu eta gero 0,100 mol H2 sartzen dira, zein izango da erreakzionatzaileen kontzentrazio berria?

Ebazpena

3. 0,5 litroko edukiera duen ontzi batean, eta 725 ºC-tako tenperaturan, 0,4 mol NH3 sartzen dira. Laginak oreka har dezala uzten da, eta disoziatu gabeko 0,1 mol amoniako geratzen direla egiaztatzen da. Zein da amoniakoaren eratzerako oreka-konstantea tenperatura horretan? Erantzuna arrazonatu.

Ebazpena

4. 150ºC-tan, dinitrogeno tetroxidoa, nitrogeno dioxidotan %69an disoziatzen da, presioa 4,0 atmosferakoa delarik. Kalkulatu: a) Kp b) Zein izango da oreka-presioa, disoziazio-gradua 0,8 denean?

Ebazpena

5. erreakzioarentzat, oreka-konstantea, 986ºC-tan, 0,63 da. 1 mol ur-baporez eta 3 mol CO-z osatutako nahaste bat oreka lor dezala uzten da, 986ºC-tan eta 2 atmosferako presiopean. Orekan zenbat mol hidrogeno egongo diren eskatzen da, eta, halaber, zein den orekan dagoen gas bakoitzaren presio partziala.

Ebazpena

6. 10 litrotako ontzi batean 0,61 mol CO2 eta 0,39 mol H2 sartzen dira, eta 1250ºC-raino berotzen da. Behin erreakzioaren oreka lortu eta gero,

lortzen den gasen nahastea analizatu egiten da, 0,35 mol CO2 daudela aurkitzen delarik. Kalkulatu beste gasen mol-kopuruak, orekan, gas bakoitzaren presio partziala eta Kc-aren eta Kp-aren balioak tenperatura horretan.

Ebazpena

7. 10 litroko matraze batean, orekan eta 80ºC-tan 0,3 mol fosforo pentakloruro, 0,7 mol fosforo trikloruro eta 0,7 mol kloro daude.

a) prozesuaren Kc eta Kp determinatu

b) Sistema orekan duen matrazeari 0,3 mol kloro gasa injektatzen bazaizkio, zer gertatuko den azaldu, eta oreka berriro lortzen denean espezie bakoitzeko zenbat mol egongo diren kalkulatu.

Ebazpena

8. 185 ºC eta 1 atm-ko presioan antimonio pentakloruro gaseosoa disoziatzen da %30an, antimonio trikloruro gaseoso eta kloro gaseosoa emateko.

a) Idatz ezazu SbCl5-en disoziazioari dagokion oreka-ekuazioa eta bila itzazu bi oreka konstanteen balioak tenperatura horretan.

b) Bila ezazu, tenperatura berean zenbateko presioan disoziazio-maila izango den %60-a izango den

Ebazpena

9. Azal ezazu honako oreka hauetan zer eragin duten:

a) Presioa handitzeak

b) Tenperatura handitzeak

c) Hidrogeno gasa gehitzeak

d) Katalizatzaile bat gehitzeak

Ebazpena

10. Aldez aurretik hutsa egin den 10 litroko ontzi batetan 2 mol hidrogeno eta 2 mol karbono dioxido sartu dira, 100 ºC-raino berotuz. Tenperatura horretan -ren orekarako konstantea Kc=0,772 dela jakinik, kalkula itzazu:

a) Orekan dauden substantzia guztien kontzentrazioak

b) Kp-ren balioa eta presio osoa ontziaren barnean

Ebazpena

11. Ondoko oreka-erreakzioan: azal ezazu zer eragin duten orekan:

a) presioak txikiagotzeak

b) tenperatura handitzeak

c) ura kentzeak

d) katalizatzaile baten presentziak

Ebazpena

12. 100 litroko ontzi batean, 2 mol hidrogeno eta 4 mol iodo sartzen dira, eta 400 ºC-raino berotzen dira. Tenperatura horretan eta orekarako Kc=55 dela jakinik,

a) Ontzian egongo den espezie bakoitzaren mol-kopurua determinatu

b) Kanpo-presioa 1 atmosfera da. Ontzia irekitzen bada, airea sartuko al da, ala gasak aterako al dira? Azaldu

Ebazpena

13. Ozonoa eta oxigenoa 1127 ºC-tan daude ontzi itxi batean eta 18,1 atm-ko presioan, ondoko oreka eratuz: , ozonoaren disoziazio-gradua 0,97 izanik

a) Determinatu Kp-ren balioa

b) Ontzia berotzerakoan, oreka desplazatu egiten dela behatzen da, ozonoaren kontzentrazioa gehituz eta oxigenoarena gutxituz. Azaldu aurreko prozesua exotermikoa ala endotermikoa den.

Ebazpena