Oreka konstantearen (Kc) kalkuluak: ariketak

1. 2,0 L-ko ontzi batean 4,0 g sufre dioxido, 4,0 g oxigeno eta 20 g sufre trioxido orekan aurkitzen dira tenperatura batean. Tenperatura horretarako, kalkulatu ondoko orekaren konstantearen, Kc, balioa:

Ebazpena

2. Ontzi batek 1000 K-etan orekan dagoen sistema bat dauka eta sistema hori 1,03 mol/L nitrogenoz, 1,62 mol/L hidrogenoz eta amoniako kontzentrazio batez osatuta dago. Kalkula ezazu azken kontzentrazio hori ondoko erreakzioaren datu hauek jakinik:

Ebazpena

3. Mol bat fosforo pentakloruro 10,0 L-ko ontzi batean sartzen da, eta tenperatura batean, oreka lortu egiten da, 0,30 mol PCl5 besterik geratzen ez direnean. Kalkulatu tenperatura horretan ondoko orekaren konstantea:

Ebazpena

4. 1,00 L-ko ontzi batetan 80,0 g sufre trioxido sartzen dira. Tenperatura batean, oreka finkatzen denean, ontzian 0,60 mol SO2 daudela egiaztatzen da. Kalkula ezazu Kc konstantearen balioa ondoko ekuazio kimikoa kontutan harturik:

Ebazpena

5. 10,0 L-ko ontzi batean 104,39 g hidrogeno kloruro eta 2,00 g hidrogeno jartzen dira. Tenperatura batean HCl-aren disoziazio-oreka lortu eta gero, 1,30 mol HCl geratzen dira. Ondoko ekuazioaren oreka-konstantea kalkula ezazu:

Ebazpena

6. 2,00 L-ko erreakzio-matraze batean eta tenperatura batean 0,10 mol N2O4 jarri dira eta beheko ekuazioan deskribatzen den oreka lortzen da. Saiakuntzaren tenperaturan, Kc konstantearen balioa 0,58 mol/L dela jakinda, orekako substantzien kontzentrazioak kalkula itzazu.

Ebazpena

7. Ondoko erreakzioa 0,0456 mol I2 2,30 L-ko ontzi batetan sartutakoan eta 1000 K-eko tenperaturan hasten bada, kalkulatu bi substantzien kontzentrazioak orekan.

Ebazpena

8. Tenperatura batean, ondoko erreakzioaren oreka-konstantearen balioa, Kc, 0,00793 mol/L da. Kalkulatu tenperatura horretan PCl5-aren disoziazio-gradoa, hasieran 3,13 mol PCl5 sartzen badira 1,00 L-ko matrazean.

Ebazpena