Helburua
· Redox ekuazio kimikoaren doiketa egin inguru azidoan ioi-elektroi metodoa erabiliz, balorazioa prestatzen jakin eta kalkuluen bidez lagin baten burdin (II) ioiaren edukia kalkulatzen jakin.
Aurretik jakin beharreko kontzeptuak
· Oxidazio-erredukzio
prozesuak
· Ioi-elektroi metodoa
Erabiliko den baliabidea eta erabilpena
· ChemLab programa erabiliko da.

· Inicio/
Programas/ ChemLab/ ChemLab programa aukeratu
· "Valoración redox de hierro (II)" modulua aukeratu
Informazioa eta aktibitateak
INFORMAZIOA: Sarrera
Saio honetan redox balorazio bat egingo da. Redox balorazio honetan, lagin batek duen burdin(II) edukia kalkulatuko dugu.
Hori lortzeko, oxidatzaile eta erreduktorearen bolumenak jakinik, bietako baten kontzentrazioa jakinik, bestea kalkula daiteke.
Permanganatoaren kolorea oso kolore more ikuna denez, erreaktibo berak egiten du indikatzailearen papera: gehiegizko kantitatea botatzean, beheko prezipitatu-ontzia arrosa-kolorea hartzen du.
INFORMAZIOA: Balorazioaren redox erreakzioak
Buretan potasio permanganato oxidatzailea botako da eta prezipitatu-ontziak burdin(II) sulfato erreduktorea erabiliko dugu.
Permanganato manganeso (II)-ra erreduzitzen da ekuazio honen arabera:
![]()
Burdin(II) burdin(III)-ra oxidatzen da ekuazio honen arabera:
![]()
Oxidazio eta erredukzio prozesuen koefiziente estekiometrikoak ezagutzeko, ekuazioa ioi-elektroi metodoaren bidez (inguru azidoan; azido sulfurikoa gehituko da erreakzioa egitean).
1. AKTIBITATEA
· Egingo den erreakzioaren ekuazio kimikoa doitu ioi-elektroi metodoa erabiliz (ekuazio kimikoa forma ionikoan).
· Inguru azidoa azido sulfurikoa gehituz sortuko denez, aurreko doiketa forma molekularrean idatzi.
2. AKTIBITATEA
1. Prezipitatu-ontzian ezezaguna den burdin(II) sulfato gramo bateko lagina bota.
2. 50 mL azido sulfuriko 1M gehitu eta lagina disolbatu arte eragin.
3. Buretan 50 mL potasio permanganato 0,1 M gehitu
4. Buretaren hasierako bolumena apuntatu
5. Balorazioa egin, prezipitatu-ontziak arrosa kolorea hartzen hasi arte.
6. Amaierako bolumena apuntatu

3. AKTIBITATEA
Kontutan hartu doitutako ekuazio kimikoa (ionikoa edo molekularra) eta balorazioaren kalkulua aurrera eramateko, honelako galderei erantzun:
· Eman dezagun 13 mL permanganato behar izan direla balorazioa burutzeko. Zenbat mol permanganato gehitu dira?
· Permanganato mol horiekin erreakzionatzeko, zenbat mol burdin(II) sulfato behar dira?
· Burdin(II) sulfato mol horiek, zenbat gramo dira? (Masa molarra=151,8 g/mol)
· Zein da lagin horren aberastasuna?
Ebazpenak
1. AKTIBITATEA·
Egingo den erreakzioaren ekuazio kimikoa doitu ioi-elektroi metodoa erabiliz (ekuazio kimikoa forma ionikoan). · Inguru azidoa azido sulfurikoa gehituz sortuko denez, aurreko doiketa forma molekularrean idatzi.

3. AKTIBITATEA
Kontutan hartu doitutako ekuazio kimikoa (ionikoa edo molekularra) eta balorazioaren kalkulua aurrera eramateko, honelako galderei erantzun:
· Eman dezagun 13 mL permanganato behar izan direla balorazioa burutzeko. Zenbat mol permanganato gehitu dira?
· Permanganato mol horiekin erreakzionatzeko, zenbat mol burdin(II) sulfato behar dira?
· Burdin(II) sulfato mol horiek, zenbat gramo dira? (Masa molarra=151,8 g/mol)
· Zein da lagin horren aberastasuna?
