Helburua
· Erredukzio-potentzial normalak emanik, zelula elektrokimikoa sortu, pilaren potentziala kalkulatu eta nolako erreakzioak ematen diren elektrodotan adierazten jakin.
Aurretik jakin behar dena
· Oxidazioa,
erredukzioa, anodoa, katodoa
· Zelula elektrokimikoa
Erabiliko den baliabideak eta bere erabilpena
· "Chemware Suite" softwarea erabiliko da.

· Inicio/
Programas/ Chemware Suite aukera hartu
· "Electrochemical Cells" programa martxan jarri.
Informazioa eta aktibitateak
1. AKTIBITATEA: Aluminio eta kobrearen pila sortu
Zelula elektrolitikoarentzat elektrodoak aukeratu eta grafikora eraman.

Bi elektrodoak eraiki eta gero, botoiei emanik, grafikoan honako zehaztasunak adieraziko dira:
· oxidazioa/erredukzioa
· anodoa/katodoa
· elektrodo positibo eta negatiboak
· pilaren potentziala
· elektroien bidea

2. AKTIBITATEA
Honako pila hauek eraiki, pila bakoitzean datu hauek adieraziz:
· zein den oxidazio-erreakzioa eta non ematen den
· anodoa eta katodoa
· pilaren potentziala
· elektrodo bakoitzaren erreakzioa eta erreakzio globala
a) Kobrea eta kromoa
b) Burdina eta manganesoa
c) Kromo eta manganesoa
d) Aluminioa eta burdina