Oxidazio-erredukziozko balorazioak: ariketak
1. Kalkula ezazu sodio oxalatozko, Na2C2O4 disoluzio baten molaritatea, disoluzio horren 25,0 mL baloratzeko, KMnO4-tan 0,1205 M den disoluzio baten 15,4 mL erabili direla jakinda. Oxidatzailea eta erreduktorea identifikatu. Erreakzio ionikoa hauxe da:
![]()
2. K2Cr2O7-zko disoluzio baten molaritatea kalkula ezazu, zera jakinda, disoluzio horren 28,42 mL-k zeharo erreakzionatu dutela Na2SO3-tan 0,3143 M den disoluzio baten 25,00 mL-rekin. Identifika itzazu oxidatzailea eta erreduktorea. Erreakzio ionikoa hauxe da:
![]()
3. Ondoko kasuetako masa baliokideak kalkulatu: a) MnO2-arena, ingurune azidoan MnCl2-raino erreduzitzen denean; b) HNO3-arena, ingurune azidoan NO-raino erreduzitzen denean; c) HNO3-arena, ingurune azidoan NO2-raino erreduzitzen denean.
4. Potasio iodatoak azido sulfurikozko ingurunean, potasio ioduroarekin erreakzionatzen du, iodoa emanez. Aipaturiko erreakzio hori doi ezazu ioi-elektroi metodoa erabiliz. Kalkula itzazu erreakzio horretan iodatoaren eta ioduroaren masa baliokideak.
5. K2Cr2O7-tan 0,1507 M den disoluzio batetik 30,5 mL erabili dira FeSO4-aren disoluzio baten 25,0 mL baloratzeko. FeSO4-aren molaritatea kalkula ezazu. Adierazi zein den oxidatzailea eta zein erreduktorea. Erreakzio ionikoa hauxe da:
![]()