25. Zink sulfatoa eta kadmio sulfatoa dituen ur-disoluzio baten elektrolisia egitean, zink guztia eta kadmio guztia hauspeatu egiten dira, 10 A-ko korronte bat 2 h-tan pasarazi ondoren.
Lorturiko bi metal horien nahasketak 35,44 g baditu, kalkula ezazu zinkaren masa-portzentaia nahasketa metaliko horretan.
ANALISIA:
Erreakzioa jakinik, eta Faraday-ren legea erabiliz (96500 C --- 1 mol elektroi) ariketa hauek askatzen dira estekiometriaren ikuspuntutik. Karga totalaren parte bat (Q1) zinka erreduzitzeko erabiliko dela suposatuko dugu eta beste guztia kadmioa erreduzitzeko.
EBAZPENA:
