Afinitate elektronikoa
Definizioa eta adibidea
Atomo neutroak ioi negatiboak bihur daitezke elektroiak gehituz.
· Kanpoko elektroi bat bereganatzean atom batek askatzen duen energia da afinitate elektronikoa.
Fluoroaren kasuan:
![]()
Energiaren balio negatiboa agertzen denez, kanporatutako energia izango da.
Energiaren diagrama eginik, honela irudikatuko genuke:

Afinitate elektronikoaren aldaketa taula periodikoan zehar
· Elektroi-elektroi alderapen indarrak direla eta, pantailatze efektuak garrantzitsuagoak dira ioi negatibo atomo neutroentzat baino eta taula periodikoan zehar ematen diren aldaketak ez dira oso garbiak.
· Hala ere, zera esan daiteke: ezkerretik eskuinera joanez, afinitate elektronikoa gero eta negatiboagoa (energia gehiago azkatzen da) da.
![]()
BIBLIOGRAFIA
· "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)