Erradio atomikoa eta erradio ionikoa

Atomoen tamainak: erradio metalikoa

Atomoen tamaina, portaera kimikoetan eragina duen ezaugarri garrantzitsu bat da.

Zoritxarrez, atomo isolatu baten tamaina ez da posible neurtzea.

Atomoaren tamaina neurtzeko aukera bat, solidoetan bi atomoen arteko distantziaren erdia neurtzea da.

Teknika hau, elementu metalikoei ondo egokitzen zaie, zeren solido egoeran eta atomo bat bestearen ondoan aurkezten dira.

Neurketa hauen emaitzak erradio metalikoak dira. Taula periodikoaren ekementuen %75 metalak direnez, erradio metalikoen neurketak elementu gehienentzat dira posible.

Atomoen tamainak: erradio kobalentea

Ez-metaletan atomoen tamaina neur daiteke ondoko bi atomoen arteko distantziaren erdia eginez (lotura kobalenteetan).

Horrela neur daiteke, adibidez, kloroaren tamaina.

Neurketa hauei erradio kobalenteak deitzen zaie.

Atomoaren tamainak taula periodikoan zehar

Atomoaren tamaina (erradio atomikoa) ezaugarri periodikoa da; hau da, bere balioa taula periodikoan elementuak duen kokapenarekin erlazionatuta dago.

ˇ Periodo batetan (taula periodikoaren fila batetan) atomoaren tamaina txikiagotzen doa eskuineruntz goazenean.

Periodo bereko elementuen zenbaki atomikoa handiagotzen denean, kanpoko elektroiak maila berekoak jarraitzen du izaten, baina karga nuklear eraginkorra handitzen doa.

Ondorioz, eskuineruntz txikiagotzen doa.

ˇ Talde (zutabe) batetan, erradio atomikoa handitzen da beheruntz joatean.

Talde bateko elementuen zenbaki atomikoa handiagotzen denean, azken elektroiak mailaz handitzen doazte karga nuklear eraginkorra berdin mantentzen den bitartean.

Taula periodikoan, beraz, ezkerreruntz eta beheruntz joanez atomoak handitu egiten dira tamainez.

Erradio ionikoa

Konposatu ionikoak aztertzen direnean, erradio ionikoa garrantzi handiko propietatea da; izan ere, konposatu horien egitura tridimentsionala parte hartzen duten ioien tamainaren menpe bait dago.

Orokorrean ondoko hau esan daiteke:

ˇ Katioiak jatorrizko atomoak baino txikiagoak dira.

ˇ Anioiak jatorrizko atomoak baino handiagoak dira.

Atomo eta ioi isoelektronikoak

Erradio ionikoen joerak lan daitezke atomo eta ioi isoelektronikoak konparatuz.

Atomo eta ioi isoelektronikoak, elektroi-kopuru berdina dutenak dira. Adibidez, fluoroak 9 elektroi baditu, neon atomoak 10 eta sodio atomoak 11, atomo eta ioi hauek isoelektronikoak izango dira:

Hiru horiek tamainak konparatzerakoan sodioaren katioia da txikiena eta fluoroaren ioia handiena. Horren arrazoi nagusiena, karga nuklear eraginkorretan aurkituko dugu (hiru kasuetan azken maila elektronikoa bigarrena da).

BIBLIOGRAFIA

ˇ "Kimika. Batxilergoa". (Giltza - Edebé)

ˇ "Chemistry. Structure and Dinamics". Spencer, Bodner, Rickard. (Wiley)