Ionizazio-energia

Definizioa

Elementu baten ionizazio-energia, gas egoeran dagoen atomo aske bati elektroi bat erauzteko energia minimoa da.

Energia minimo horren bidez, kanpoko elektroia erauzi daiteke, baina ez barneko mailako bat; horretarako energia gehiago behar da.

Ionizazio-energia hori lehen ionizazio energia litzateke; bigarren ionizazio-energia hau litzateke:

Ionizazio-energiaren aldaketa taula periodikoan zehar

ˇ Periodo (fila) bereko elementuen zenbaki atomikoa handitzean, ionizazio-energia handitu egiten da.

Horren arrazoi nagusia, karga nuklear eraginkorra handitzen doala da.

ˇ Talde (zutabe) bereko elementuen zenbaki atomikoa handitzean ionizazio-energia txikiagotu egiten da.

Zutabean beheruntz joatean, azken mailako elektroia kanporago dago eta karga nuklear eraginkorra berdin mantentzen da; energia-maila handiagoa du eta gutxiago eman behar zaio elektroia erauzteko.

Bigarren eta hirugarren periodotan salbuespenak daude (eskuinekoak ionizazio-energia gutxiago dute) honelako bikoteetan:

a) Be / B eta Mg / Al. Honen arrazoia, Be eta Mg-tan "s" elektroia erauzi behar dela eta B eta Al kasuan "p", energia gutxiago erabiliz.

b) N / O eta P / S. Honetarako ematen den arrazoia N eta P atomoen elektroiek egonkortasun berezia dutela da, "p" elektroi guztiak desparekatuta egoteagatik.

BIBLIOGRAFIA:

ˇ "Kimika. Batxilergoa". (Giltza - Edebé)

ˇ "General Chemistry". P.W. Atkins, J.A. Beran (Scientific American Books)

ˇ "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)