Pantailatzea eta karga nuklear eraginkorra

Karga nuklear eraginkorra

ˇ Hidrogeno atomoan, elektroi-elektroi alderatzi indarrik ez dago (protoi eta elektroi bat besterik ez bait dago); erakarpen indarrak daude soilik. Kasu honetan, maila bateko orbital guztiek energia berdina dute.

ˇ Atomo polielektronikoetan (elektroi bat baino gehiago dituzten atomoetan) berriz, elektroi-elektroi alderatze-indarrak agertzen dira eta ondorioz, maila bateko orbital guztiek ez dute energia-maila berdina:

"s" orbitalek energia gutxiago dute, "p" orbitalek gehiago (beraien artean "p" orbital guztiek energia berdina dute), "d" orbitalek oraindik gehiago (beraien artean "d" orbital guztiek berdina dute)...

ˇ Elektroien arteko alderatze-indar horiei pantailatze-efektua deitzen zaio, zeren elektroia eta nukleoaren arteko erakarpen indarra neurri batetan indargabetu ("pantaila" bat jarriko bagenu bezala) egiten delako.

ˇ Atomo polielektronikoetan elektroi bakoitzak beste elektroien alderatze-indarrak jasaten dutenez, nukleorenganako erakarpen-indarra gutxiago izango balute bezalako efektua nabaritzen da: alderatze-indarrak direla eta, karga nuklear eraginkorra txikiagoa dute.

Kalkulua eta adibideak

ˇ Karga nuklear eraginkorraren kalkulua honela egin daiteke:

ˇ Eman dezagun 5 protoi eta 5 elektroi (lehenengo biak lehen mailan eta beste hiruak bigarren mailan) dituen atomoa daukagula, nolako eragina nabarituko luke bigarren mailako elektroia?

Irudian adierazten denez, bigarren mailako elektroiarentzat karga nuklear eraginkorra karga nuklearra (+5) - pantailatzea (2) = +3 izango da; hau da, nukleoan hiru protoi izango balira bezala.

Karga nuklear eraginkorra taula periodikoan zehar

ˇ Periodo batean zehar, kanpoko elektroientzat karga nuklear eraginkorra handitu egiten da.

Arrazoi nagusiena, periodo batetan barneko elektroi-kopurua ez dela aldatzen eta nukleoaren protoi-kopurua aldatzen doala da.

ˇ Talde batean zehar, azken elektroien karga nuklear eraginkorra berdin mantentzen da.

Kalkuluaren adibidea

ARIKETA: Ondoko atomoetan karga nuklear eraginkorra baloratu: B (Z=5); Al (Z=13) eta O (Z=8).

EBAZPENA:

Boroaren kasuan:

Aluminioaren kasuan:

Oxigenoaren kasuan:

BIBLIOGRAFIA:

ˇ "Kimika. Batxilergoa". (Giltza. Edebé)

ˇ "General Chemistry". P.W. Atkins, J.A. Beran. (W.H. Freeman)

ˇ "Chemistry. Structure and Dynamics". Spencer, Bodner, Rickard. (Wiley)