1. Identifikatu, arrazoituz, propietate kimiko antzekoenak dituzten elementuak: Na (Z=11), Mg (Z=12), K (Z=19).
IRIZPIDE NAGUSIA: Elementuen propietate kimikoak aztertzeko, azken mailako elektroien konfigurazioa hartu behar da kontutan.
Zenbaki atomikoak kontutan harturik, elementu horien konfigurazio elektronikoak jakin daitezke.

Hiru elementu hauetatik, propietate kimiko antzekoak dituzten elementuak Na eta K izango dira (biak dira alkalinoen taldekoak): azken mailan elektroi bakarra bait dute.
Magnesioak, berriz, azken mailan bi elektroi daude eta beste ezaugarri kimikoak izango ditu.