19. Litio-atomoaren (Z=3) lehen eta bigarren ionizazio-energiak, hurrenez hurren, 520 eta 7300 kJ/mol dira. Arrazoitu bien artean behatzen den diferentzia handi hori.

Lehen ionizazio-energia estimatzerakoan zera hartu behar dugu kontutan: azken maila bigarrena da eta elektroi horren gainean karga nuklear eraginkorra +1 da (+3-2).

Bigarren ionizazio-energiaren bidez, berriz, lehen mailako elektroia erauzi behar da (nukleotik gertuago) eta horren gainean dagoen karga nuklear eraginkorra +3 da.

Karga nuklear eraginkorren balio horiek sinplifikazioak dira, zeren maila bereko elektroien eragina ez da kontutan izan, barneko mailako elektroiena bakarrik.

Itzuli