3. Taula Periodikoan elementuek duten kokapenari buruz, adierazi:
a. Balentzia-elektroiak s orbitaletan besterik ez dituzten elementuen taldeak
b. Elektronegatibitatearen aldaketa elementu ez-metalikoetan
c. Elementu lantanidoen eta aktinidoen kokapena
a. Lehen bi taldeko elementuek betetzen dute baldintza hori: alkalinoak (azken mailan, "s" orbitalean, elektroi bat dute) eta lurralkalinoak (azken mailan, "s" orbitalean, bi elektroi dituzte).
b. Elektronegatibitatearen hazkundea (eta hori elementu ez-metalikoetan oraindik garbiagoa da) eskuineruntz eta goruntz da. Gas nobleak aparte utzi behar dira arrazoiketa honetan, normalean ez bait dute loturarik ematen. (Kontutan izan behar da elektronegatibotasuna loturetan konpartitutako elektroien inguruan daudela definituta). Fluoroa izango da elektronegatibitate handiena duena (eskuinean eta goian dagoen elementua).
c. Elementu lantanido eta aktinidoak taula periodikoan aparte irudikatzen dira. Baina berez taula periodikoan barnean kokatu beharko lirateke. Hori ez egitearen arrazoia taula luzeegia aterako litzatekeela da. Taula periodikoan sartuz, 2. eta 3. taldearen artea eta 6. eta 7. periodoetan kokatu beharko lirateke.