Elementuen sistema periodikoa: ariketak
1. Identifikatu, arrazoituz, propietate kimiko antzekoenak dituzten elementuak: Na (Z=11), Mg (Z=12), K (Z=19).
2. Elementuen konfigurazio elektronikoaren eta ondoko hauen arteko erlazioa arrazoitu:
3. Taula Periodikoan elementuek duten kokapenari buruz, adierazi:
4. Identifika ezazu
espezie kimiko isoelektronikoak:![]()
![]()
5. Elementu batek
ondoko konfigurazio elektroniko hau du: ![]()
6. Ondoko ioien
konfigurazio elektronikoa idatzi: ![]()
7. Determinatu Taula Periodikoa kontsultatu gabe, zein den 6. periodoko lehen elementuaren zenbaki atomikoa
8. Periodo bereko elementu errepresentatiboak (adierazgarriak) oso desberdinak dira propietate kimikoetan. Azal ezazu zergatia.
9. Ordenatu, arrazoituz, erradio atomikoaren ordena hazkorraren arabera: Na, P, Cl, Al eta Mg.
10. Ordenatu, arrazoituz,
erradio ionikoaren ordena hazkorraren arabera: ![]()
11. Zenbaki 11 eta 17 dituzten elementuen egitura elektronikoa idatz ezazu. Adierazi zein elementu diren, era arrazoitu sistema periodikoaren zein taldekoa eta periodokoa diren.
12. Lehen trantsizio-seriearen
elementu batek
ioia eratzen du; ioi horrek 4 elektroi desapareatu aurkezten ditu. X elementu
hori identifika ezazu.
13. Sei elementu desberdinen konfigurazio elektronikoak hauek dira:

14. Demagun kanpoen dauden honako konfigurazio elektronikoak:

15. Ondoren azaltzen diren konfigurazio elektronikoetatik, taldekatu antzeko propietate antzeko propietate kimikoak dituzten atomoei dagozkienak:

16. Elementuen erradio atomikoetatik abiatuta eta balioen taula kontsultatu gabe, ondoko molekulen lotura-distantziak ordena hazkorraren arabera ordenatu: HF, HCl, HBr eta HI.
17. Erradio ionikoetatik abiatuta, eta balioen taula kontsultatu gabe, ondoko konposatu ionikoen distantzia internuklearrak ordena hazkorraren arabera ordenatu: CsI, LiF eta RbBr.
18. Ondoko bikote bakoitzean aukeratu, arrazoituz, ionizazio-energia altuena duen elementua: Mg eta Cl; Mg eta Ca.
19. Litio-atomoaren (Z=3) lehen eta bigarren ionizazio-energiak, hurrenez hurren, 520 eta 7300 kJ/mol dira. Arrazoitu bien artean behatzen den diferentzia handi hori.
20. Honako espezie kimiko hauek, elektroi bakarra dute. Adierazi espezie horietatik zeinek edukiko duen
![]()
21. Ordenatu F, Ne eta Na elementuak ondoko propietateen ordena hazkorraren arabera:
22. Demagun ondoko espezie kimikoak: kloruro anioia, sodio katioia, neona:
Datuak: Cl (Z=17); Na (Z=11); Ne (Z=10)
23. Deduzitu zein elementurekin dihardugun ondoko kasu bakoitzean:
24. Ondoko baieztapenak arrazoitu:
25. Ondoko baieztapena eztabaidatu: halogenoek afinitate elektronikoa altua dute, eta ionizazio-energia baxua.
26. Ondoko baieztapena eztabaidatu: fluoroaren elektronegatibitatea altua da, fluoruro anioiak erraz eratzen dituelako.
27. Ondoko bikote bakoitzean elementu elektronegatiboena aukeratu, arrazoituz: O eta S; O eta P.
28. Ondoko hiru elementu hauek 19, 35 eta 54 zenbaki atomikoak dituzte, hurrenez hurren. Deduzitu, arrazoituz:
29. Demagun 36 zenbaki atomikoa duen elementua. Deduzitu:
30. Ordenatu, elektronegatibitatearen ordena hazkorraren arabera,
31. Si eta Ge elementuak elkarrekin alderatu, ondoko propietateen arabera:
32. Ge eta As elementuak elkarrekin alderatu, ondoko propietateen arabera:
33. Bost elementu desberdinek ondoko konfigurazio elektroniko funtsezkoak dituzte:
