Berezko prozesuaren norantza

Hasiera batetan aldaketak (fisikoak eta kimikoak) norantza batetan ala aurkakoan eman daitezke. Horrela, presioa eta tenperaturaren arabera, ura lurruna bihur daiteke edo alderantzizko aldaketa eman daiteke.

Baina baldintza jakin bat emanik, norantza bakarra ematen da naturan; prozesuek "berezko" norantza dute: "berezko" norantza horretan sistemaren energia eta materia era ordenatuago batetik desordenatuago batera pasatzeko joera du.

Berezko prozesuetan, materia eta energiak dispertsioa bilatzen dute, beraz. Materiaren dispertsioa kontutan harturik, gas egoeran solidoan edo likidoan baino dispertsio gehiago dute; desordenatuago daude.

Hona hemen irudikatuta materiaren duen joera desordena edo dispertsioaren aldera:

Energia kontutan hartuz joera berdina ematen da: energiak dispertsioa edo desordenaren bila doa.

Baina ordena / desordena edo dispertsioa / metatzea aztertzen dugunean, sistematik aparte ingurunea ere kontutan hartu behar dugu azterketa horretan.

Ondorengo kasuan sistema eta ingurunea batera kontutan hartzen dira; solido baten disoluzioa da kasu hau.

Disolbatzerakoan, sistemaren materia desordenatu egingo da seguraski (kasua konplexuagoa da, zeren solutoa desordenatu egiten da baina disolbatzailea ordenatu eta balantze orokorra egin beharko litzateke materiaren ordena aztertzean). Disolbatzerakoan energia askatzen bada (prozesu exotermikoa) inguruneko molekulak azkarrago mugituko dira, desordena handituz.

Aldiz, prozesua endotermikoa bada, inguruneko molekulek energia galduko dute eta sistema ordenatuagoa bihurtuko da.

Ondorioz, solidoa disolbatuko da baldintza hau betetzen bada: prozesua berezkoa izatea, hau da, globalki desordena (entropia) handitzen bada.

BIBLIOGRAFIA:

· "General Chemistry". P.W. Atkins, J.A. Beran. (Scientific American Books)