Entalpia. Erreakzio exotermiko eta endotermikoak.
Gure inguruan gertatzen diren erreakzio kimiko gehienak atmosfera bateko presiopean egiten dira, atmosferarekin kontaktuan. Erreakzio kimiko horietan, presio konstantez eginiko energia-aldaketak gertatzen dira.
Erreakzio kimikoak baldintza ezberdinetan egin daitezke. Horietako bi baldintza esanguratsuak hauek dira:
· presio konstantez eginiko erreakzioak (enboloa duen ontzi bat edo presio atomosferikoan)
· bolumen konstantez eginiko erreakzioak (ontzi itxi eta zurruna)
Termodinamikaren lehen printzipioa honela geratuko litzateke bi kasu hauetan aplikatuz:

Hona hemen prozesu horien eskemak:

Esan bezala, egunero ematen diren erreakzio gehienak presio konstantepean (presio atmosferikoan) eginikoak dira.
Erreakzio exotermikoak eta endotermikoak
Nola jakin baldintza horietan (presio konstantez) erreakzio kimiko batek askatzen / zurgatzen duen beroa?. Bero honen zeinuak baldintza hauetan erreakzioa exotermikoa edo endotermikoa den erabakiko du.
Beroaren balioa jakiteko termodinamikaren lehen printzipiotik askatuko dugu:
![]()
Presio konstantez askatutako beroa, barne-energia eta lanaren araberakoak dira.
Bi batugai horiek aldagai batean sartu nahian, beste funtzio berri bat asmatu dute zientzilariek: entalpia.
Entalpia aldagaiarekin, presio konstantez askatutako (edo zurgatutako) beroa neurtu nahi da eta bere balioa hauxe da:
H=U+p.V
Horrela, egoera batetik bestera pasatzean, entalpia aldaketa hauxe da:
![]()
Entalpia izango da, beraz, erreakzioa exotermikoa ala endotermikoa den neurtzeko erabiliko dugun aldagaia:

BIBLIOGRAFIA: · "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)