Entropia: ariketak

1. Ondoko substantzia-bikoteak aztertu, eta kasu bakoitzean zeinek duen entropia handiagoa adierazi. Erantzuna justifikatu.

Ebazpena

2. Karbono-diamanteak karbono-grafitoak baino entropia txikiagoa du. Azal ezazu zergatik den hau.

Ebazpena

3. Ondoan aipatzen diren prozesu bakoitzean entropiaren gehikuntza ala gutxipena den arrazoitu:

a) Merkurio likidoaren solidotzea, -39ºC-tan

b) Etanolaren lurrinketa, inguruneko tenperaturan

c) Sodio kloruroaren disoluzioa uretan

Ebazpena

4. Etanolaren lurrinketa-bero molarra, 25ºC-tan, 36,4 kJ/mol dela jakinda, kalkula ezazu ondoko prozesuaren entropia-aldaketa, itzulgarria dela suposatuz:

etanol (l) -> etanol (g)

Etanol likidoaren entropia estandarra 161 J/mol K bada, etanol lurrinaren entropia estandarra kalkulatu.

Ebazpena

5. Baldintza estandarretan gertatzen diren ondoko erreakzioen entropia-aldaketak kalkulatu:

Ebazpena

6. Ondoko erreakzio bakoitzean entropiaren gehikuntza edo gutxipena egongo den aurresan:

Ebazpena