Hess-en legea

Erreakzio-entalpia asko neurtu eta tabulatu egin dira. Honetaz baliatuz, erreakzio kimiko baten entalpia kalkula daiteke zuzenki neurtu gabe, tabulatuta dauden balioak kontutan hartuz.

Entalpia egoera-funtzioa denez, erreakzio kimiko baten entalpia-aldaketa, , ez da eginiko bidearen funtzioa, substantzia-mota eta beraien egoera eta kantitateen funtzioak baizik. Honek zera esan nahi du, erreakzio kimiko urrats batetan edo askotan emanez ere, entalpia-aldaketa berdina izango dela.

Hona hemen Hess-en legearen adierazpen bat: "Erreakzio bat urrats anitzetan ematen bada, erreakzio horren entalpia-aldaketa urrats horien entalpia-aldaketaren batura da".

Hess-en legeaz baliaturik, burutzeko zailak diren erreakzio kimikoen entalpia-aldaketak kalkula daitezke.

Esate baterako, karbonoaren konbustioa karbono monoxido emateko erreakzioa ez da praktikan erraza burutzeko, zeren karbono monoxido eta dioxido nahasketa lortzen da.

Praktikan burutzeko errazak diren erreakzio kimikoak karbono eta karbono monoxidoaren konbustioak karbono dioxido emateko dira; erreakzio horien entalpia-aldaketak erraz neur daitezke.

Hona hemen nola kalkula daiteken falta zaigun erreakzio kimikoaren entalpia-aldaketa, ariketa gisa.

ARIKETA:

Karbonoaren konbustio-entalpia CO2 emateko -393,5 kJ/mol da eta CO-ren konbustio-entalpia CO2 emateko -283,0 kJ/mol da. Kalkulatu erreakzio honen entalpia-aldaketa:

EBAZPENA:

Hona hemen ditugun datuak:

Bi ekuazio horiek konbinatuz, eskatzen diguten ekuazioa lortzen saiatuko gara; horretarako CO substantzia produktuen aldean agertu behar du.

Hau da, bigarren ekuazioa beste zentzuan idaztea komeni zaigu. Hona hemen nola konbinatu behar diren bi ekuazioak interesatzen zaiguna lortzeko:

CO2 bi aldetan agertzen denez, kantzelatu egiten dira, eta oxigenoaren mol erdia ere kantzelatu egiten da.

BIBLIOGRAFIA:

· "Chemistry. The Central Science". Brown, LeMay, Bursten. (Prentice Hall)