Kalorimetroa: kalkuluak

 

Kalorimetroa berogailu elektrikoaren bidez kalibratzen da. Kalorimetroak berotu aurretik duen tenperatura 23,55 ēC da. 10.00 kJ energia elektrikoa gehitu ondoren, tenperatura 24.67ēC-tara igotzen da.

1,250 gramoko oktano lagin bat (masa molarra 114,2 g/mol) oxigeno atmosferan erretzen da bolumen konstanteko aurreko kalorimetroan. Kalorimetroaren tenperatura 21.05 ēC-tik 27.78ēC-ra igotzen da.

ˇ Kalkulatu kalorimetroaren bero-kapazitate totala

ˇ kalkulatu konbustioan transferitutako beroa

ˇ oktanoaren konbustioaren energia-aldaketa molarra

ˇ barne-energia molarraren aldaketa eta entalpia molarraren aldaketaren arteko diferentzia 298 K-etan.

Berogailu elektrikoaren bidez kalorimetroak beroa zurgatzen du, bere tenperatura handituz.

Kalorimetroaren bero-ahalmena edo kapazitatea:

Kalorimetroa eta erreaktiboen ontzia sistema isolatuta osatzen dutela suposatuko dugu.

Transferitutako beroa era honetan kalkula daiteke:

Kantitate hori da kalorimetroak zurgatzen duen beroa konbustioa egin ondoren.

1,250 gramo oktano erretzean kalorimetroak 60,1 kJ zurgatzen du bero forman.

Energia-aldaketa molarra kalkulatzeko, lehenengoz mol-kopurua kalkulatuko dugu:

Jarraian, energia-aldaketa molarra kalkulatuko dugu:

Barne-energiaren aldaketa eta entalpia-aldaketaren arteko diferentzia kalkulatzeko, lehenengoz ekuazio kimikoa doituko dugu:

Bien arteko diferentzia:

BIBLIOGRAFIA: ˇ "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)