Lotura-energia

Loturak apurtzeko energia eman behar da, loturak elektroien kokapen egonkorra suposatzen bait du. Bestalde, lotura sortzean energia askatu egiten da.

Adibidez, mol bat hidrogeno molekulen lotura-entalpia 435 kJ/mol da. Honek zera esan nahi du, mol bat hidrogeno-molekula bi mol hidrogeno atomotik sortzean 435 kJ askatzen direla:

Molekula poliatomikoetan lotura-mota ezberdinak izaten dira, lotura bakoitza bere energia-balioarekin. Etanolak, esate baterako, bost lotura-mota ezberdin ditu.

Loturen energian parte hartzen dute loturaren atomoak zeintzuk diren eta molekularen egitura baita.

Honela, C(a)-H loturaren entalpia 410 kJ/mol da eta C(b)-H loturarena berriz, 393 kJ/mol. Hala ere, lotura-motak batezbesteko balio batera hurbiltzen dira eta balioak tabulatzeko garaian, batezbesteko balio hori ematen da.

Lotura-energian parte hartzen duten faktoreak

Lotura-energiak ezaugarri atomikoei lotu daitezke. Hona hemen lotura-energia horiek jarraitzen duten ezaugarri nagusiak:

· Lotura-energiak atomoen artean konpartitutako elektroien funtzioa da.

· Elektronegatibotasun-diferentzia handitzean, handitzen da baita lotura-energia.

· Orbitalen elkarjartzea handitzean handitzen da baita lotura-energia.

Erreakzioaren entalpia estandarren kalkulua, lotura-entalpietatik abiatuta

Lotura-entalpia guztiak positiboak harturik, erreakzioaren entalpia honela kalkula daiteke:

BIBLIOGRAFIA:

· "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)