Substantzien entropiak

Desordena eta tenperatura

Substantzia batetik energia kenduz (sistemak beroa kanporatzen duelako) sistemaren desordena gutxitu egiten da (ordena gehitu egiten da).

Desordena eta tenperaturaren arteko erlazioa ikusteko, har dezagun 1 mol argon gas noblea, 1 atm eta 300 K-tan. Baldintza horietan, gasak 24,4 L-ko bolumena okupatzen du.

Baldintza hauetan sistema (argon gasa) neurri batetan desordenatuta dago, zeren atomoak etengabe mugitzen ari dira ontzi osoan.

Eman dezagun gas horren tenperatura 90 K-etara jeisten dugula. Tenperatura gutxitu denez, sistemak inguruneari energia eman dio (bero gisa kanporatuz) eta sistema ordenatuagoa bilakatzen da.

90 K-eko tenperatura honetan, gasaren bolumena orain 7,3 L-koa da. Bolumena gutxitzean, desordena eta entropia gutxitu egiten da. Tenperatura 87,3 K-etara jeistean argon gasa kondentsatu egiten da, likidoa bihurtuz. Likidoa bihurtzean, bolumen gutxiago okupatzen du eta sistema (argon likidoa) berriro ordenatu egiten da.

Entropia gutxitze hori eta sistemaren ordenatze hori jarraitu daiteke, tenperatura gutxitzen jarraitzen badugu.

Termodinamikaren hirugarren legea

Termodinamikaren hirugarren legearen arabera, substantzia purua izanik, kristal perfektoa osatuz eta 0 K-eko tenperaturan egonik, entropia nulua du. Beste edozein tenperaturan, substantzia desordenatzen denez, entropia handitu egingo da.

Hori horrela izanik, edozein sistemaren entropiaren balioa atera daiteke.

Entropia molar estandarrak

Substantzien entropia molar (mol baten entropia) estandarrak tabulatuta daude ( ). Balio horiei buruz, hona hemen ohar batzuk:

1. Elementuen entropiak ez dira nuluak, eraketa-entalpiekin gertatzen den bezala.

2. Substantzia baten entropia bere egoera fisikoaren funtzioa da. Halogenoak diren solido, likido eta gas bat hartuz hobeto ikusiko da:

3. Fase edo egoera fisikoa berdina eta egitura antzekoa duten substantzietan, entropia masa molarrarekin handitzen da.

4. Entropia molarrak molekularen tamainarekin handitzen dira.

BIBLIOGRAFIA:

· "Chemistry. The Molecular Science". Olmsted, Williams. (WCB)