1. Ponpa kalorimetriko
batetan 1,44 g naftaleno,
, bolumen konstantean erretzen dira, eta kalorimetroak dituen 2000 g uraren
tenperatura 20,2 ºC-tik 25,8 ºC-ra igotzen da. Naftalenoaren errekuntza-beroa,
bolumen konstantean, kJ/mol-etan kalkulatu. (Kalorimetroaren ur-baliokidea,
430 g). Naftalenoaren masa molarra 128,164 g/mol
Errekuntzan askatutako beroa (qv) kalorimetroak jaso duena da.

Honela idatz daiteke hori:
![]()
Erreaktorea, erreakzioaren ontzia da. Erreaktorean askatutako beroaren balioa eta kalorimetroak jasotzen duena berdina da, baina kalorimetroarentzat beroaren balioa positiboa da (bere barne-energia handitu egingo da beroa jasotzen duelako) eta erreaktorearentzat negatiboa (erreakzioaren sistemaren barne-energia gutxitu egiten da, beroa kanporatu egiten duelako).
Kalorimetroak jaso duen beroa uraren tenperatura igotzeko erabili da. Jasotako beroaren balioa honela kalkulatuko da:
![]()
Errekuntza-beroa bolumen konstantean kalkulatuko dugu orain, kJ/mol-etan.
1,44 naftaleno erretzean askatzen den beroa jakina da:
![]()
Beraz,