TERMOKIMIKA: ARIKETAK

1. Ponpa kalorimetriko batetan 1,44 g naftaleno, , bolumen konstantean erretzen dira, eta kalorimetroak dituen 2000 g uraren tenperatura 20,2 ºC-tik 25,8 ºC-ra igotzen da.

Naftalenoaren errekuntza-beroa, bolumen konstantean, kJ/mol-etan kalkulatu. (Kalorimetroaren ur-baliokidea, 430 g). Naftalenoaren masa molarra 128,164 g/mol

Ebazpena

2. Adierazi zer erlazio dagoen Qv -aren eta Qp -aren artean glukosaren errekuntza-erreakzioarentzat:

Ebazpena

3. Nitrogeno mol batek hidrogenoarekin bolumen konstantean eta 25ºC-tan erreakzionatzen du ondoko erreakzioaren arabera:

Askaturiko beroa 41 kJ da. Sintesiaren bero molarra kalkulatu baldin erreakzio hori tenperatura berdinean eta 1 atm-ko presio konstantean burutzen bada.

Ebazpena

4. Butanoaren errekuntzaren ekuazioa formulatu eta kalkula ezazu substantzia horren zenbat gramo erre beharko diren 350 kJ ekoizteko, horren errekuntzako entalpia estandarra -2877 kJ/mol dela jakinda. Butanoaren masa molarra 58,12 g/mol

Ebazpena

5. Kalkulatu zenbat bero ekoiztuko den, baldintza estandarretan, 25 kg CaO-k kare biziaren iraungitze-erreakzioaren bidez zeharo erreakzionatzen dutenean:

Masa molarra (CaO): 56,08 g/mol

Ebazpena

6. Demagun gasolina oktano purua dela, . Kalkula ezazu zein izango den ekoizten den beroa 1 L gasolina, baldintza estandarretan, erretzen denean. (Gasolinaren dentsitatea: 800 kg/m3; oktanoaren errekuntza-beroa, -5471 kJ/mol). Oktanoaren masa molarra: 114,224 g/mol

Ebazpena

7. Metanoaren errekuntza-erreakzioa formulatu, eta kalkula ezazu zenbat kilogramo metano erre beharko diren, baldintza estandarretan , bero ekoizteko, baldin eta errekuntzan sortutako beroaren %75 probetxatzen bada. Metanoaren errekuntzako entalpia estandarra: -890 kJ/mol.

Ebazpena

8. Kalkula ezazu karbono disulfuroaren, , sintesi-erreakzioaren entalpia estandarra, haren elementuetatik abiatuta: C (grafitoa) eta S (s), eta ondoko datuak jakinda:

Ebazpena