Termokimika: ariketak eta problemak

1. Kalkula ezazu sistema baten barne-energiak pairatzen duen aldaketa baldin, beraren gainean 1800 J-eko lan bat egiten denean, 1200 J-eko beroa askatzen badu.

Ebazpena

2. Ponpa kalorimetriko batean, bolumen konstantean eta 25ºC-ko tenperaturan, 2.4 g bentzeno, C6H6, erretzen dira, eta 98.40 kJ askatzen dira, ondoko erreakzioaren arabera:

Kalkula ezazu bentzenoaren errekuntzaren bero molarra, presio konstantean, goiko tenperatura berean.

Ebazpena

3. Butanoaren errekuntzaren entalpia estandarra -2877 kJ/mol da. Butano mol baten errekuntza-ekuazioa idatzi, eta 4 kg gas baldintza estandarretan erretzean lor daitekeen beroa kalkulatu.

Ebazpena

4. Kalkula ezazu ondoko erreakzioaren entalpia estandarra:

Horretarako, datu hauek erabili:

Ebazpena

5. Ondoko datu hauetatik:

kalkula ezazu ondoko bihurketaren entalpia-aldaketa:

Ebazpena

6. Etanolaren, C2H5OH (l), eta etenoaren, C2H4 (g), errekuntza-ekuazioak formula itzazu, eta kalkula ezazu etenoaren eta uraren artean etanola ekoizteko gertatzen den erreakzioaren entalpia estandarra:

Ebazpena

7. Kalkula ezazu ondoko erreakzio bakoitzaren entalpia estandarra:

Ebazpena

8. Determinatu lotura-entalpien balioak erabiliz, ondoan agertzen den erreakzio bakoitzaren entalpia estandarren balioa:

Ebazpena

9. Pentaboranoa, B5H9, ondoko erreakzioaren arabera erretzen da eta ondoko datuak ere ezagunak dira:

Kalkulatu: a) Erreakzioaren entalpia estandarra b) Pentaborano gramo baten errekuntzak askatzen duen beroa

Ebazpena

10. Aurresan ezazu ea ondoko erreakzio bakoitzean entropiaren aldaketa positiboa ala negatiboa gertatuko den:

Ebazpena

11. Kalkula ezazu ondoko erreakzioetan, baldintza estandarretan, gertatzen den entropia-aldaketa:

Ebazpena

12. Erreaktiboen eta produktuen eraketako entalpia askeetatik abiatuta, ondoko erreakzioaren energia aske estandarra determinatu, eta erreakzioa bera espontaneoa den ala ez adierazi:

Ebazpena

13. Demagun ondoko erreakzioa, entropia-aldaketa eta entalpia-aldaketaren datuak. Kalkula ezazu erreakzio horren energia libre estandarra eta espontaneoa den ala ez adierazi.

Ebazpena

14. Merkurio(II) sulfuroaren kiskalketa-erreakzioan, entropia eta entalpia-aldaketak ezagunak dira. Adierazi zein tenperaturatik gora izango den espontaneoa erreakzio estandarra.

Ebazpena