Erreakzio kimikoen teoria: ariketak
1. Hidrogeno ioduroaren sintesi-erreakzioa elementu osatzaileetik abiatuz honela adieraz daiteke:

a) Azal ezazu ekuazio horren esanahia zehazki
b) Erreakzionatzen duten H2-aren eta I2-aren mol bakoitzeko erreakzioak 12,54 kJ askatzen ditu; hala ere erreakzioa gerta dadin, erreaktiboek aurretik 170,54 kJ-ko energia zurgatu behar dute. Erreakzio horrentzat energia potentzialaren diagrama bat irudika ezazu, bertan goiko datu horiek agertaraziz.
2. Ondoko esaldi honen esanahia azal ezazu: "Erreakzio endotermiko baten kasuan, aktibazio-energiak entalpia aldakuntzaren berdina edo handiagoa izan behar du".
3. A+B--->C+D erreakzioarentzat erreakzioaren aktibazio-energiak A-ren eta B-ren mol bakoitzeko 140 kJ balio du, eta gainera, alderantzizko erreakziorentzat C+D--->A+B, energia horren balioa 490 kJ-ekoa da. Erreakzio zuzenaren entalpiaren aldakuntza kalkulatu eta erreakzioa exotermikoa ala endotermikoa den adierazi.
4. Erreakzio baten entalpia estandarren balioa +180 kJ da. Adierazi erreakzio horrentzat zein den aktibazio-energia beharrezkoaren balio minimoa.