| # |
Atala |
Ezaugarriak |
| 1 |
Hardwarea |
Hardwarea ondo ezagutu behar da.
Adibidez, ordenadore askotan [Fn]+[F5] teklak sakatu behar izaten dira askotan. Behin eta berriro tekla-konbinazio hori sakatuz, ikusiko dugu:
- ordenadorean eta arbel elektronikoan ez
- ordenadorean ez eta arbel elektronikoan bai
- bietan

|
| 2 |
Gaiaren
denboralizazioa |
Arbel elektronikoak denbora aurrezten du:
- Irudiak (eta informazioa) instant batean aurkez daiteke. Jarraian, irudiaren gainean eman daitezke azalpenak.
- Adibidea: Bohr-en eredu atomikoa azaltzeko aurkez daiteken irudia. Bertan emango dira azalpenak. [Egin klik hemen]
- ikasleen arreta hobeto enfokatzen du (projektoreak baino)
|
| 3 |
Klase aurreko lana |
Arbel elektronikoa erabiltzen den momentuan zaila iruditzen zait dokumentuak sortzea.
Salbuespen gisa, hona hemen arbel elektronikoarekin klasean lortutako dokumentu bat:
[Egin klik hemen]
Klasea eman aurretik lana egina ekarri (materiala sortua):
- dokumentua (Word, PDF, PowerPoint, Flash...)
- interneteko loturak
Horretarako zenbait software komenigarria da:
- Irudiak, animazioak hartzeko eta editatzeko softwarea (SnagIt, Camtasia...)
- Dokumentuak sortzeko softwarea:
- PDF-ra bihurtzailea
- Dreamweaver eta Flash
- Google-ren Blogger
- Excel eta PowerPoint-en erabilera
- Adibidea. Excel-ekin eginiko kalkulagailua, fotoiaren ezaugarriak kalkulatzeko balio duena eta ariketen emaitzak azkar jakiteko balio duena. [Egin klik hemen]
Hona hemen zenbait softwarearen estekak. [Egin klik hemen] |
| 4 |
Materialen garapena |
Formatu digitalak ez ditu testu-liburuen mugak. Honela, azalpenak zehaztasun gehiagoz eman daitezke.
- Materialen garapenak ez du espazioaren mugarik, testu-liburuetan gertatzen den bezala. Hona hemen adibide bat:
- Pneumatikako ariketaren azalpena. Ebazpen honi esleitzen zaion espazioa ez da posible testu-liburuetan eskeintzea. [Egin klik hemen]
- Animazioak ikusteko aukera ematen du.
- Material interaktiboa erabiltzeko aukera ematen du. Adibidez:
- Partikula subatomikoak sartuz eta kenduz, atomoak eta ioiak eraikitzen dugu. [Egin klik hemen]
Jarraian agertzen den materiala, klaserako baino gehiago ikasleak etxetik erabiltzeko pentsatuta dago.
- Azalpenak (ahotsarekin) ere erabil daitezke.
- Materiala e-Learning plataformetan sar daiteke
Azken material hauen zergatia arazo bati erantzutea da: arbel elektronikoaren bitartez oso material aberatsa aurkez daiteke, baina zer ematen zaie ikasleei beraiek izateko? (Kontuan hartu ikasleek errepasatu behar izaten dutela eta errepaso garaian material aberatz hori ez dutela eskura izaten) |
| 5 |
Metodologia |
Ikasleen partehartze dinamikoagoa eskatzen du arbel elektronikoa (materiala eskura ematen bazaio)
- metodo sokratikoa
- galdeketak, hutsuneak bete...
- Hona hemen klasean egin daitekeen galdeketa eta bertan eman daitezke erantzun zuzenak (Rutherford-en eredu atomikoa). [Egin klik hemen]
- Apunte osoak eman beharrean, batzutan hutsuneak daude, klasean osatzeko. [Egin klik hemen]
|
| 6 |
Dokumentuak kasleentzat |
Ikasleen errepasorako, komenigarria da klasean erabilitako materialen oso antzekoak edukitzea ikasleek. Komeni da, beraz,
- internet-en argitaratuta izatea apunteak
- ikastetxeko webgunean
- webgune pertsonalean
|